Aiala Uribelarrea
Itxura
Aiala Uribelarrea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santurtzi, 1992ko urtarrilaren 1a (32 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Aiala Uribelarrea Leandro (Santurtzi, 1992ko urtarrilaren 1a) traineru estropadetako emakumezko patroi onenetakoa da. Gipuzkoako Liga bat irabazi du besteak beste.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santurtzikoa izanik Itsasoko Ama Arraun Elkartean hasi zen arraunean. 2010an Bizkaiko trainerua osatu zen eta Aiala izan zen patroi titularra. Kontxako Banderarako ere sailkatu zen eta laugarren postuan amaitu zuen. Proiektuak ez zuen ordea jarraipen argirik izan eta 2012an Hibaika Arraun Elkarteak fitxatu zuen. Errenterian ibilbide oparoa izan zuen, Gipuzkoako Liga bat irabazteaz gain Kontxako Banderan ere maila lehiakorrean aritu baitzen. 2017an Bizkaiara itzuli zen, Deustuko traineruaren txopara hain zuzen ere.
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Urteak |
---|---|
Bizkaia | 2010-2011 |
Hibaika Arraun Elkartea | 2012-2016 |
Deustu Arraun Taldea | 2017- |
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kontxako Bandera:
- Txapeldun (0)
- Bigarren (2): 2013, 2015.
- Hirugarren (1): 2014.
- Laugarren (1): 2010.
- Txapelketak:
- Euskadiko Traineru Txapelketak (0): bigarren 2014 eta 2016an.
- Gipuzkoako Traineru Txapelketak (1): 2016.
- Emakumezkoen Ligak
- Txapelduna (0)
- Bigarren (2): 2014, 2016.
- Hirugarren (3): 2010, 2013, 2015.
- Gipuzkoako Liga (1): 2016.
- Zarauzko Ikurrina (0): bigarren 2013, 2014, 2016.
- Txingudi Bandera (1): 2013.